Prentsaurrekoko oharra:
Behin baino gehixaotan esan dogu, momentu historikua bizitzen dabilela Euskal Herrixa, eta horren lekuko da egungo testuinguru politikua. Estatu Espainiarrak eta Frantsesak jarritako marko zatikatzailien agorpena, geroz eta nabarmenagua dan bittartian, geroz eta ozenagua da, herri honen hitza eta erabakixa errespetatzeko aldarrixa. Gaztiok urte luzietan konpromisoz antolatu gara pertsona askez osatutako Herri aske bat eraikitzeko .Eta erronka politiko berrixen aurrean be, erantzukizunez jokatuko dogu.
Azkeneko hamarkadia gogorra izan da ezker abertzaliantzat eta gaztiontzat. Ilegalizaziño estrategian bidez ezker abertzalia eta gure proiektu politikua behin betiko anikilatzen saiatu dira Espainiako eta Frantziako Estatuak. Euskal Herriko gatazkia behin betikotu nahi izan dabe herrittarron hitza zapalduz.
Baina ilegalizaziñuak bestelako ondorixo larrixauak be ekarri dittu. Oinarrizkuak diran eskubidiak ukatu dozkuez estatuek: adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna, antolatzeko eskubidia eta abar ukatu dozkuez.
Jazarpena etengabia izan da. Ez da berrixa. Gaztiok beti egon izan gara estatuen jo puntuan bi arrazaoi oso sinplegaittik: aldaketarako daukagun gogo eta irudimenagaittik eta, gure herrixan etorkizuna garalako.
Euskal Herrixan aitortzara bidian, ezinbestekotzat jotzen dogu eskubide zibil eta politikuak bermatzia. Gaur hemen bildutako herrittarrok, ordia, eskubide zibil eta politiko horren urraketak salatzera gatoz.
2009xax geroztik 100 gazte baino gehixao atxilotu dittue euren lan politikuagaittik. Honetatik gutxienez 64k inkomunikaziño aldixan torturak jasan dittuela salatu dabe gainera. Jazarpenak badauka bestelako aurpegirik be. Azkeneko hiru urtietan poliziek bahituta mendira eraman eta ordu batzuez, kolpe eta mehatxu artian galdeketak ein izan dotxela salatu dabe zenbait gaztek. Telefono bidezko mehatxuak salatu dittue beste batzuek. Gazte askon eguneroko bizitzia da poliziak gainian dittuztela ibiltzia hara eta hona, kotxe bidezko jarraipenen bidez nahiz kalian oinezian jarraittuz.
Eta hain zuzen be hori da nire kasua. 2011ko maiatzaz geroztik kalez jantzitako poliziak gainian dauzkat. Herrittik urten orduko bizpahiru kotxe atzetik eukitzen dittut edonora noiala. Izan praktiketara, ospittalera senitarteko bixitatzera zein zapatu gabeko parrandara. Hori gutxi balitz etxeko portalan aurrian kotxe bat egon da uneoro kamara batekin gure etxeko sartu irten guztiak kontrolatzeko.
Pelikuletako eszenak izan leikezen momentuak bizi izan dittut hilabete honetan. Harritzeko modukuak. Nere askatasuna modu larrixan murriztuta sentittu dot. Nere gainian uneoro egotiakin nire lan politikua mugatziaz gain, nere bizitza pribatua be mugatu dabe. Fisikoki ukitu ez banabe be, psikologikoki presiño izugarrixa da uneoro kontrolauta zarela sentitze hori, nahi doten tokira, nahi dotenakin egotera ezin neikela juan pentsatzia, euren begirada burloiak ikustia.
Hasieran aipatu dogu garai berrixak bizi dittugula Euskal Herrixan. Lehen halako ekintzek justifikaziñorik ez baldin bazeuken, gaur egun are gutxiago. Onarteziñak dira. Honek eraskusten dau, beste behin be, demokraziaz eta biolentziaz berba eitten daben horrek dirala gatazka hau konpontzeko borondate eskasa daukenak. Ez daukela inungo interesik konponbidian zentzuan urratsik emoteko
Baina herrittarrok ezin gara beste barik begira geratu. Normalizaziñuan bidian ezinbesteko baldintzia da danok eskubide berdiñak bermatuta eukitzia, jokalekuan baldintza berdinetan jokatzia. Konfrontaziño biolentuakin bukatu biharra dago. Alde batek egin dau horren aldeko apustua. Oin guri, herrittar guztiori dagokigu beste aldia be horretara bultzatzia, inolako jazarpenik ez egotea.
Hemen batu garen Soraluzeko herritar, eragile zein alderdi politiko desberdinak, Gotzon Elizburu, Soraluzeko herritarrari, gazte mugimenduko kideari, jasan dittuan jazarpen polizialak salatu eta gure babes guztia helarazi nahi dotxau. Era berian, gaur hemen bildu garenok, konpromisua hartzen dogu jazarpenik ematen bada edo zerbait larrixua gertatzen bada (mehatxuak, atxiloketak,…) berehala bilduko garala, interpelaziñua zabaldu eta erantzun bat adostuko dogula.
Herritarron presiñuan bidez mobiduko dou elefantia. Horretarako ezinbestekua da halako eskubidien urraketa oro ozen salatzia, kaltetuei babesa adieraztia eta konpromiso zehatzen bidez aurre egitia, bakoitzak bere hondar alia eskeiniz.
Bukatzeko, herrittarrongandik jaso doten babesa eta animua eskertzia nahi dot. Zuen laguntzia ezinbestekua da klabe positibuan jardun eta aurrera egiteko.
informazio iturria:topatu.info
informazio iturria:topatu.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario