Zer gara?

ZER DA?

Ziripot Aiaraldeko gazte mugimenduaren ataria da; Orozko, Urduña, Laudio eta Amurrioko gazteriaren bozgoragailua. Webgune honetan eragile zein norbanakoek gazteriari egindako ekarpenak jasoko dituzu. Bakoitzaren haria luzatuz sarea osatzera goaz. Komunikatzea. Hori du xede Ziripotek. Blog honen bidez gazteriarengan eragina duten ekitaldiak, bitartekoak eta irakurketak elkartrukatuko dira. Gazte, hartu hitza!

ZERGATIK?
Eskualdeko gazte asanbladak, kultur eta musika taldeak, Gazte independentistak, ikasle mugimendua... asko dira Aiaraldea egunez egun eraikitzen duten eragileak. Baita norbanakoak ere. Alabaina, komunikazioaren esparruan gazte mugimendua elkartuko duen plazaren gabezia ikusi da. Gune hau hutsune hori betetzera dator, zure plaza!

ZER TOPATUKO DUZU HEMEN?


ALBISTEAK


LEHIOTIK > Gazte ikuspegitik kultura, komunikazioa, hezkuntza, emakumea, gazteria, hezkuntza... eta beste hamaika gai landuko dituen iritzien txokoa.



ELKARTASUN TXOKOA


AGENDA


MULTIMEDIA > Bitartekoen galeria


KONTAKTUA > Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan helbide honetara emaila bidaliz; ZIRIPOT_AIARA@HOTMAIL.COM