20 ago 2011

JAIETAN IZAN GAZTE, IZAN ASKE!




Aiaraldeko gazte independentisten oharra:

Aiaraldeko gazte mugimendua ez dago oporretan. Ez du etenik izan udan zehar ugariak izan baitira antolatutako ekimenak. Uztailean Orozko, Amurrio, Urduña eta Laudioko Gazte Asanbladek gaztetxeen aldeko martxa antolatu zuten. Amurrio eta Laudioko Ikasle Abertzaleek eskualdeko ikasleriaren beharrak asetzeko Eskola Gorria prestatu zuten Santa Luzian.
Aiaraldea jaietan murgilduta dago. Datozen asteotan lana jai bilakatuko dugu. Herriz herri gure arazo eta konponbideak kaleratzera goaz. Ametsak antolatu eta hauen eraikuntzan parte hartuz.
Aiaraldea euskalduna nahi dugu. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da adin guztietako gazteek euskaraz komunikatzeko erabakia hartzea.
Jaietan ere independentzia da askatasuna berma dezakeen bide bakarra. Pertsona orok bere etorkizuna libreki aukeratzeko eskubidea izan behar du. Sexua ere askatasunez bizi behar da. Guztioi dagokigu jarrera sexistak etetea: baboso eta babosarik ez!
Egungo jendarte ereduak drogatuta nahi gaitu. Bide horretan asko dira estatuak dituen tresnak. Sisteman iraunkortasuna bermatzeko gazte okupatu eta burugabeak behar dituzte. Gerra horretan droga dute arma arriskutsu eta eraginkorrenetako bat. Aiaraldea ere ez da salbuespena: trapitxeroak kanpora!
Jaiek herritarren eta herritarrentzako eginak izan behar dute. Zentzu horretan herritar orori dei egiten diogu aktiboki mobilizazio parte hartzera.
Abuztuaren 12an Amurrioko Jaietako Gazte Eguna burutuko da. 14an, aldiz, preso eta iheslarien aldeko mobilizazioa egongo da. Izan, ere, jaietan ere presente ditugu bai Espainian baita Frantzian ere preso zein errefusiatu dauden aiaraldearrak. Jose Anjel Biguri, Iñaki Krutxaga, Santos Berganza, Aletxu, Oier Amorrortu, Pablo Gorostiaga, Patxo Murga, Isidro Murga, Josu Fernandez, Alaitz Aramendi, Aitor Kortazar, Manu Gonzalez. Argazkietan ez, etxean nahi zaituztegu.
Aiaraldea dugu irabazteko, izan gazte izan aske!


No hay comentarios:

Publicar un comentario