prentsaurrekoaren oharra:
Ukatzen zaizkigun eskubideak izateko
gazteriak independentzia ezinbestekoa du. Gaur egungo gizarte sistemak gazteon
buruak sokaz lotuta ditu. Hezkuntza sistemaren ondorioz euskara, Euskal Herria
zein Euskal Herrian ikastea ukatzen zaigu. Urriak 12, 25 eta abenduak 6 bezalako jaiek eskola egutegi
eta naziotasun arrotz bat inposatu eta Euskal Herria ezabatzea dute helburu.
Gazteak kale gorrian gauden bitartean, Aiaraldean 1000 etxebizitza huts
daude.Proiektu txikitzaileek Aiaraldeko lurrak lurperatzen dituzte. Laudio eta
Orozko inguruetan parke eolikoa jartzeko Ganekogorta mendia suntsitzera doaz.
Trenak, abiadura handiegia hartu du.
Independentzia helmuga duen bidaia luzea
dela badakigu, baina bidea hasia dugu eta eguna heldu arte ez dugu etsiko.
Lotuta gaituen soka askatzeko milaka
arrazoi ditugu. Emakume zein gizon, lanean, kalean zein etxean aske izan nahi
dugu. Gazteria konprometitu, kritiko eta iraultzailea. Krisi eta miseriatik
harago, Euskal Herria burujabe eta beste eredu sozial eta ekonomiko bat izateko
ezinbestekoa da independentzia. Gazte
indarraz, lantegiak, ikastetxeak, gaztetxeak, kaleak, tabernak zein sareak
irauli ditzazkegu. Iraultza norberaren baitan hasten da!
Horregatik, Aiaraldeko gazte
independentistek Independentzia Eguna antolatu dugu azaroaren 26an Urduñan. “Gazte
jaiki independentzia eraiki!” lemapean ontziaren lema arteztera goaz. Apurtu arte musika taldeak egindako “gazte
jaiki” kanta kasu, Aiaraldeko gazteria independentzian ontziratu eta munduari
bira ematera goaz!
Horretarako, egun osorako egitaraua
prestatu dugu.
11:00etan, “ikasle-irakasle”
mahai-inguruetan hezkuntza, aisialdia, langileria eta ekologismoa izango ditugu
ardatz. Izen ematea bertan egingo da.
13:00etan, hasiera ekitaldia egingo da Urduñako kioskoan
eta ondoren, Kun-kun batukadarekin abiatuko da poteo independentista.
Eguerdian, Herri bazkaria egongo da.
Tiketak Urduñako Mugalde, Amurrioko Txokogorri eta Laudioko Ilargi tabernetan
egongo dira salgai 10 eurotan. Bazkariarekin batera, baina, Aiarako Independentzia Eguneko kamiseta banatuko
dugu.
Bazkalostean, bertso-hop emanaldia egongo da.
18:00etan, aldiz, Independentziaren bila
jokoari ekingo diogu.
20:00etan, manifestazioa abiatuko da
herriko plazatik eta ondoren, ekitaldia egingo dugu.
Jarraian, independentziaren aldeko
argazki herrikoia aterako dugu.
Eta egunarekin amaitzeko Apurtu Arte,
Iheskide eta Honat erromeriaren kontzertuak egongo dira karpan.
Independentzia ez da egun bateko jai eta
lana. Euskal gazteriak norabide eta konpromiso zuzena hartu du. Gazteok herri
hau egoera demokratiko batean bizi dadin zeregin handia dugu. Beraz, iokasle,
langile, emakume, gazte... jaiki eta independentzia eraiki! Antolakuntzaz eta
borrokaz lortuko dugu!
AIARAKO INDEPENDENTZIA EGUNEKO SPOTA:
AIARAKO INDEPENDENTZIA EGUNA ENTZUNGAI:
No hay comentarios:
Publicar un comentario