
Horregatik
altxatu ginen ehundaka gazte azaroaren 26an, Aiaraldean.
Mahainguruetan 50 gazte inguru bildu ginen, hezkuntza, aisialdia,
ekologismoa eta langileen egoera aztertzen. Bazkarian, 175 lagun egon
ginen. Eta gauean zehar, beste hainbeste.
Euskal
Herri bat dugu zain. Gure ondoan jaio ginenetik hazi eta hezi
gaituzten horiekin egin dugu orain arteko bidea. Gaur ere
independentzia eraikitzen ari gara. Eszenatoki berri bat dugu gure
auzo eta herrietan; Araban, Euskal Herrian. Eta gu, eszenatoki horren
partaide aktibo izango gara, dagokigun errealitatea eskutan hartu,
hortzak erakutsi eta askatasunera tira egingo dugun gazteak.
Borroka
honen historian urte asko ihesi joan dira. Baita gazte asko ere. Izan
ere, ehundaka lagun izan dira gartzelaratuak, hainbat kide izan dira
jazarriak. Horretagatik oztopatu nahi izan zituen gazteak ordu betez
galdekatuz Guardia Zibilak Urduñako sarrera guztiak aiarako
independentzia egunean.

Independentzia
helmuga duen bidaia luzea dela. Badakigu, baina bidea hasia dugu eta
eguna heldu arte ez dugu etsiko. Lotuta gaituen soka askatzeko milaka
arrazoi ditugu. Emakume zein gizon, lanean, kalean zein etxean aske
izan nahi dugu. Gazteria konprometitu, kritiko eta iraultzailea.
Krisi eta miseriatik harago, Euskal Herria burujabe eta beste eredu
sozial eta ekonomiko bat izateko ezinbestekoa da independentzia.
Gazte indarraz, lantegiak, ikastetxeak, gaztetxeak, kaleak, tabernak
zein sareak irauli ditzazkegu. Eta lortuko dugu!
Bidea
hasi baino ez da egin: ikasle, langile, emakume, gazte... jaiki eta
independentzia eraiki!
Antolakuntzaz
eta borrokaz lortuko dugu! Gora aiarako gazteria! Gora euskal
gazteria!
No hay comentarios:
Publicar un comentario