16 nov 2011

GAZTE INDEPENDENTISTEN IKASLEEN NAZIONARTEKO EGUNAREN IRAKURKETA


Aiaraldeko gazte independentisten oharra:


1939an naziak Txekoslobakia okupatzen hasi ziren. Enfrentamenduak, liskarrak...egon ziren eta naziek ikasle bat erail zuten. Gertaera salatzeko ikasleek manifestazioa antolatu zuten eta naziek erabilitako errepresioaren ondorioa ikasleen aurkako sarraskia izan zen: 9 ikasle ordezkari erail baitzituzten eta 1200 kontzentrazio esparruetara bidali. Egun berean Txekolsobakiako unibertsitate zein eskola guztiak itxi zituzten.

Azaroak 17ko gertaera latz hau kontuan izan zedin 1941ean egun hau Ikasleen Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen Nazioarteko Ikasle Kontseiluak.

Munduan egondako ikasle altxamendu ugari azaroak 17an gertatu dira, adibideetako bat 2005eko egun honetan Europako hainbat tokitan ikasleria kalera atera zela Bologna Prozesua salatzeko.

Euskal Herrian 1989an ospatu zen lehenengo aldiz egun hau Ikasle Abertzaleak-ek deitua. 2000.urtetik aurrera egunak garrantzia handiagoa hartu du eta eragile gehiago batu dira mobilizazioetara.

Ospatzeko eguna da, nazioarteko ikasle borrokak aurrera darraielako eta herrialde askotan ikasleek beren eskubideak borrokatzen jarraitzen dutelako Euskal Herrian bezala; baina oraindik ere, badago zer aldatu gaur egungo hezkuntza sistema kapitalista-patriarkalean, ikasleen eskubideak ez direlako errespetatzen. Hezkuntza pribatizatu eta merkantilizatu dute horretarako ikastetxeetan trilinguismoa erabiliz. Europa mailan ikastea errazagoa dela saltzen digute ikasleen kontura poltsikoak betetzen dituztenek.

Eskualdeko ikastetxe guztietan ez da bermatzen euskaraz ikasteko eskubidea, gure hizkuntzan ikasi nahi eta ez digute aukerarik eskaintzen. Jai arrotzak inposatzen dizkigute eta gure egutegi propioa ukatze digute, Euskal Curricilumarekin gertatzen den bezala.

Horiek eskubide urraketa batzuen adibideak besterik ez dira. Eta urraketa horiekin eta beste guztiekin amaitzeko gaur egungo hezkuntza sistema irauli eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraiki bidean azaroak 17an atera kalera eta parte hartu eskualdeko mobilizazioetan!


GAZTE JAIKI, HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALA ERAIKI!

No hay comentarios:

Publicar un comentario