19 nov 2011

IKASLE NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA, EKIMEN UGARI EGIN ZIREN AIARALDEAN


Gazte independentisten eskuorria / AiaraldeaIkaslearen Nazioarteko eguna ospatzeko ekintza desberdinak egin ziren atzo Aiaraldean. Laudion, esaterako, ikastetxeetan geldialdia deitu zuen Ikasle Abertzaleakek 11:00etan. Aritz Montalban kidearen hitzetan, 70 lagun inguru bildu ziren gaztetxean izandako hitzaldian. Ondoren, kontzentrazioa burutu zuten Lamuza plazan.
Laudioko kontzentrazioa / AiaraldeaAmurrion, aldiz, Zaraobe Institutua izan zen ikasle mugimenduaren bilgune. Ikastetxeko IAko kideek azaldu dutenez jolastorduan asanblada irekia egin zuten, eta kontzentrazioa. Eskualde osoko ekimenetan ikasle mugimenduaren garrantzia izan zuten ardatz.
Bestalde, aiaraldeko gazte independentistek ere aldarrikatu zuten hezkuntza sistema aldatzearen beharra. "Gazte jaiki hezkuntza sistema nazionala eraiki!" lemapean gazteria kontzientziatzeko euskarri desberdinak atera zituzten.

INFORMAZIO ITURRIA:AIARALDEA.COM

No hay comentarios:

Publicar un comentario