Pasaden azaroaren18an pintxo-poteoa eta afaria ospatu genuen.
Arratsaldeko 8:30etan hasi zen poteoa kukumarrotik eta herriko tabernetatik poteoa egin genuen, izan ere, herriko taberna batzuek duela hilabete batzuk hasi ziren ostiral gauetan pintxo poteoa egiten. 10:30etan afaria hasi zen kukumarron, 40 pertsona inguru bildu ginen ondo pasatzeko gogoekin. Salada, entsalada eta haragia patatekin, afaldu ostean herritik jaia jarraitu zuen, herriko tabernetatik ondo pasatzen. Oso positibotzat jotzen dugu ekintza hau, gazte mordo parte hartu genuelako ekimen honetan eta afalorduan kukumarro taberna gaztez beteta egon zelako. Horregatik hurrengo hilabeteetan errepikatuko dugula ziurra da.
informazio iturria:urduñako gazte asanblada
No hay comentarios:
Publicar un comentario