Datorren urtarrilaren 23, 24 eta 25an Aiaraldeko 19 herritar "terrorismo delitua egotzita" Espainiako Entzutegi Nazionalean epaituko dituztela salatzeko prentsaurrekoa eskaini zuten atzo hainbat herritar eta auziperatuen senidek.Azaldu zutenez, fiskalak 19 lagunentzat 57 urteko espetxe zigorra eskatzen du eta akusazio partikularrak 76,5 urte, "protesta baketsu eta zilegi batean parte hartze hutsagatik".
2003ko ekainaren 14an Laudioko Udalbatza berria osatzeko saioan egindako protesta da orain epaituko dena. Prentsaurrean Isabel Boveda eledunk azaldu zuenez, "2.033 laudioar, lehendabiziko ilegalizazioa tarteko, ordezkaritza politikorik gabe geratu zirela salatzera joan ginen herritar asko, ordura arte alkate zen Pablo Gorostiagari babesa eskaini eta alderdien legea modu baketsuan (folio eta txilibituekin) salatzera". Salaketa hori egiten ari zirela, "Alderdi Popularreko zinegotziak euren bizkartzainez lagunduta, beraien jarrera modu baketsuan agertzen ari ziren herritarren artera bultzaka" sartu zirela salatu zuten prentsaurrean. "Tentsio unea sortu zuen egoera horrek eta komunikabideen presentzia probestuz, berez ilegalizazioaren aurkako kexua zena beraien aurkako eraso gisa aurkezten" saiatu zirela salatu zuten prentsaurren bertaratutakoek.
Prentsaurren salatu dutenez, "19 herritar hauen kontrako salaketak oso larriak dira, eta denok dakigu gaur egun Entzutegi Nazionalean “terrorismo” delitua egotzita epaitzeak zer suposatzen duen, kartzela arrisku nabarmena".
Epaiketaren aurkazko mobilizazioak eta elkartasuna
Epaituei elkartasuna adierazteko helburuz, senide eta lagunez mozioa aurkeztuko dute datorren astelehenean (urtarrilak 26) goizeko 9etan izango den Laudioko Udalbatza saioan. "Elkartasun adieraztera plenora gerturatzeko deialdia egiten diegu herritarrrei" azaldu du Bovedak.
Epiaketaren gastuei aurre egiteko kontzertua antolatu dute auziperatuek, datorren urtarrilak 5, osteguna, 22etan Laudioko Gaztetxean joko dute Versen, Itziarren Semeak eta Honat taldeek.
Herri mobilizazio orokorra urtarrilak 21an antolatu dute epaituek, eguerdiko 12tan herriko plazan atxikimendu argazkia egingo dute, eguerdian herri bazkaria, eta arratsaldeko 19tan mobilizazioa.
Era berean epaiketaren azken egunean "ahal beste herritar Entzutegi Nazionalera joaeteko deia" egin dute auziperatu eta lagunek, horretarako autobusak antolatuko dituztela iragarri dute.
Zortzi urteko ibilbide jurdiko luzea
Orain Auzitegi Nazionalean epaituko diren gertakariek ibilbide juridiko luzea izan dute, 8 urte baino gehiago igaro baitira ordutik. Bovedak gogora ekarri zuenez "Amurrioko Epaitegiko 2. Aretoko epaileak Alderdi Popularrak aurkeztutako froga guztiak aztertu ostean salatutako delitua frogatzerik ez zegoela ebatzi zuen, baina Alderdi Popularreko ordezkariek Arabako Epaitegian helegitea aurkeztu ostean, honek Amurriokoari instrukzioa egiteko eskatu zion. Amurriotik Arabako Lurralde Epaitegira pasa zen auzia eta bertako fiskalak terrorismo delitua egotzita Entzutegi Nazionalari eskatu zion kasua aztertzea. Entzutegi Nazionaleko 5. Aretoak kasua aztertu eta terrorismo deliturik ez zegoela ebatzi zuen".
Kasua baina, ez zen hor artxibatu, Lurralde Epaitegiko fiskalak Auzitegi Gorenean jarri zuen helegitea, eta honek printzipioz terrorismo delitua egon daitekeela argudiatuta kasua Entzutegi Nazionalak epaitu behar zuela erabaki zuen.
informazio iturria: http://www.aiaraldea.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario