2 ene 2012

Aiaraldeak langabezi eta prekarietate gehiagorekin agurtu du 2011 urtea, 2012rako aurreikuspenak ezkorrak dira


Lanbide eta Estatu-mailako Enplegu Zerbitzuaren arabera, langabeziak urtebetean %16,36 egin du gora, dagoeneko 2.787 dira langabeak Aiaraldean. Arakaldo da langabezia gehien hazi den herria (%200) eta nahiz eta langabeen kopurua txikia izan, pasa den urteko azaroan 3 langabe ziren, aurten, ordea, 9. Aiara da, bestalde, langabeen kopurua gehien handitu den lekua, %22,31, bere atzetik Urduña dago (%20,07). Laudion, 2010eko azaroan 1081 langabe zeuden, eta urtebete beranduago 1277, hau da, %18,13ko gorakada. Arrankudiaga-Zollok eta Amurriok,  %17,77 eta %16,36ko langabezia igoera jasan dute hurrenez hurren.
Langabeziaren hazkundea ehunekoetanAiaraldeko desenplegu tasa Araba eta Hego Euskal Herrikoa baino handiagoa da. Gainera, enpresarien datuek diote 2012an enpleguaren txikizio joera ezkorragoa dela. Modu honetan, Aiarako desenplegu tasa ofiziala %9,9koa da, Amurriokoa %14,2koa, Artziniegakoa %14,4koa, Laudiokoa %15,5ekoa, Okondokoa %9,0koa, Arakaldokoa %10,5koa, Arrankudiagakoa %12,2koa eta Urduñakoa %14,6koa. Hala ere, Aiaraldean jasotako kopuru hauek urrun daude oraindik Hego Euskal Herriko langabezi gehien dagoen herrien marketatik:  Sestao (%22,5), Altsasu (%20,5), Itsasondo (%17,9) eta Barakaldotik (%17,9).
Bestalde, urtarriletik azarora arte Aiaraldean 15.941 kontratu sinatu dira, horien artean 595 bakarrik izan dira iraunkorrak, hau da %4. Horrek esan nahi du enpleguaren behin-behinekotasuna %96,27 dela. Urduñan eta Orozkon aurten ez da kontratu iraunkorrik sinatu, beraz, %99,16 eta %98,34ko enpleguaren behin-behinekotasun tasak dituzte herri hauek. Amurrion %96,62ra heltzen da tasa hau eta Laudion %95,51ra.
Abenduko datuak oraindik ere ezagutu gabe, esan dezakegu desenplegua eta kontratu prekarietatea gehien pairatu duten eskualdeen artean dagoela Aiaraldea. Gainera, egindako hiru kontratuetatik, bakarra sinatu dute emakumeak

INFORMAZIO ITURRIA:http://www.aiaraldea.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario