2007ko urtarrilaren 17an, merkatu plaza zaharrean zegoen gaztetxearen eraisketa eman zen. Hurrengo egunetan 5 urte beteko dira gazte asanbladaren historia baldintzatu zuen gertakari ilun honetatik. Horregaitik beharrezkoa ikusten dugu gertatu zena gogoratzea, gazteok gune horren falta jasaten dugulako. Helburu honekin antolatuko ditugu aste osoan zehar (urtarrilaren 16tik 22ra) ekintza eta jarduera ezberdinak, arazo honi irtenbidea emateko ordua iritsi delako.
ORAIN DELA 5 URTE
Orain dela 5 urte gaztetxetik bota gintuzten eta ondoren eraitsia izan zen. Eraisketarekin Urduñako gazteok jardueretan parte hartzeko, ekimenak aurrera eramateko eta elkartzeko geneukan gune bakarrarekin amaitu egin zen. Gure funtzionatzeko modu autogestionatu eta autosufizientearekin amaitzen saiatu ziren, inoren menpe egon gabe, finantziazio ekonomikorik gabe buruturiko jarduera bolondresarekin ere. Modu honetan ondo funtzionatu daitekeela ikusarazi genuen, gaztetxea ez da utopia bat, eta horren isla da bertan egindako guztia.
Eraisketaren aurretik eta ondoren, udalaren ateak itxita topatu genituen, irtenbideak aurkitzeko eta elkarrizketarako inolako asmorik gabe. Horren ondorioz Alhondegia okupatzea erabaki genuen, gaztetxe berri moduan zabaltzeko asmoz. Ez geneukan aukera gehiagorik; hori edo kale gorrian geratu. Horrekin elkarrizketa bat beharrarazi nahi genuen arazo honi irtenbidea emateko asmoz.
Gune honetan udalak proiektu bat zeukan, diruan oinarritua, enpresa subkontratatuen bidez kudeatuko zena, gazteriaren interesekin kontatu gabe eta gazte asanbladak lekurik gabe geratuko zena. Arazoari irtenbidea bilatu ezik, gure eta gure familien aurkako salaketa ikaragarriekin aurkitu ginen, zigorra bilatzen zutenak, proiektu alternatiboak gelditzea bilatzen zutenak, ez bakarrik lokalarenak baizik eta urte hauetan guztietan aurrera eraman dugun gure funtzionatzeko eraren aurkako erasoa ere. Herritarren gehiengoa epaiketaren aurka zegoen; hala ere aurrera jarraitzea erabaki zuten eta epaiketa burutu egin zen. 10 gazteak absolbituak izan ziren, kargurik gabe libre geratuz.
5 URTE LOKALIK GABE
Epaiketaren garaia gaindituta, elkarrizketaren aldeko hautua egin genuen, sortu egin zuen harreman txarra hobetzeko asmoz. Ez ziren gurekin bildu eta ez zen inolako irtenbiderik aurkitzen saiatu. 5 urte hauetan, ekimen ezberdinak eraman ditugu aurrera, lokal ezak sortu zuen higiezintasuna gainditzeko asmoz. Urte guzti hauetan kalean lan egin dugu, gure ekintzen prestakuntzarako oztopo eta trabak besterik izan ez ditugula.
Horrez gain egiten genituen ekintza asko ezin izan ditugu aurrera eraman. Hala eta guztiz ere, esfortsu eta lan handiz egiten ditugun ekintzak prestigio handiagoa hartzea eta arrakastatsuagoak izatea lortu dugu: otxomaioak, 13 gazte eguna eta azkenengo akelarreak kasu. Guzti honek gazte asanblada indartu egin du eta gure proiektua bizirik jarraitzen du.
GAZTERIARENTZAKO PROIEKTU PARTEKATUAK
Gure proiektuan jarritako gogo guztiak, udalak gaur egun Urduñan gazteontzako lokal publiko eta autogestionatu bat ekarri du eta horren alde lan egiteko prest dago.
Guzti honek berarekin harremanak normalizatzea eraman du, guztira 3 bilera ospatu dira eta eragingarriak izan dira oso. Jakinaren gainean gaude gaur egun herriak ez dituela gune publikorik ezta baliabide nahikorik ere gaztetxe bat egoteko. Honek ez du eragingo gure proiektua baztertzea eta horren alde lanean jarraituko dugu.
Argi utzi nahi dugu puntu honetara helduta, ez dugula ikusten beharrezko gure indar guztiak jartzea lokal baten aldarrikapenean, honen beharra denok ikusten dugulako.
KALETIK FPKO BILTOKIRA
Egoera ikusita, udalak biltoki bat bideratzea zin egin zigun gure jarduera errazteko eta jadanik bagaude bertan, FPko sotoan. Uste dugu biltoki hau positiboa dela gazte asanbladarentzat eta zubi baten moduan ikusten dugu gaztetxera eraman behar gaituena. Gune honi emango diogun erabilera materiala gordetzeko eta bilerak egiteko izango da soilik, hala ere, gazteontzako erabilera anitzerako gunea falta da. FPri ematen ari zaion erabilerak, ez du baimentzen lokal publiko ireki bat zabaltzea bertan, ez du balio gaztetxea izateko.
Uste dugu inflexio puntu batean aurkitzen garela eta momentua dela aurrera begira jarri gaitezen denok; helburu beraren alde lan egiten ari garenez, lanean jarraitzeko aurreko 14 urteetan bezala gaztetxe baten alde eta Urduñako gazteriaren alde.

No hay comentarios:
Publicar un comentario