26 ene 2012

Hilabete erantzunaren zain!!


Urtarrilaren 24an hasi dira Amurrion udalaren pasotismoa ikusita Gazte Anbladak antolatu dituen mobilizazio egunak. Urtarrilaren 24an kontzentrazioa egin zen 19:00tan, 50 pertsona bildu ziren “hilabete erantzunaren zain”lelopean. Hurrengoa izan zen helarazitako oharra:


Dakizuenez Amurrioko Gazte Asanbladak, abenduan egin zen proiektuaren aurkezpen egunean esan bezala, abenduaren 23an Udalari 'Gazte lokala' proiektua aurkeztu zion. Bai Udalaren eta baita Gazte Asanbladaren aldetik data bat adostu genuen proiektuaren erantzuna jasotzeko. Beranduenez pasaden astean jaso behar genuen dei bat udaletik eta bi aldeak bildu. Atzo, urtarrilak 23, hilabete pasa zen proiektua udalean aurkeztu zenetik eta ez dugu erantzunik jaso. Erantzunik ez jasotzeaz gain, udalak gutaz paso egin du: pasaden astean udaletxera deika eta deika aritu ginen alkatesarekin bilera bat hitzartu nahian. Asteazkenean, baten batekin ari omen zen hizketa eta ezin zuen gurekin hitzegin baina beranduago deituko zigula esan zigun bere ordezkariak. Deia bueltan ez genuela jasotzen ikusita ostegunean berriro ere deitzea erabaki genuen, eta, nola ez, ostegunean ere ezin izan zuen telefonorik hartu kanpoan pasa behar zuelako egun osoa. Ostiralean, azkenean, lortu genuen alkatesarekin hitzegitea. Hara non gure sorpresa, ez omen genuela datarik adostu eta bilera internoak medio, urtarrilaren 31ra arte itxaron beharko genuela esan zigun.

Ondorioz, hilabete daramagu erantzunaren zain eta oraindik esperoan jarraitzen dugu, beraz, hau joko bat ez dela argi uzteko mobilizazio egunak antolatu ditugu. Bost urte daramazkigu lanean eta ez da alferrikako lana orain artean egindakoa, kalean gaude eta kalean ikusi behar gaituzte.

Urtarrilaren 31an bilera dugu udaletxean hau baita beraiek jarritako data baina ez lehenagotik adostutakoa. Beraz, urtarrilaren 31an arratsaldeko 17:00tan asanblada bat egingo dugu plazan erantzuna zabaltzeko. Eskertuko genizueke bertan parte hartzea. Hala ere, gaurtik aurrera hasten dira mobilizazio egunak beraz, hurrengo bi asteetan egunero dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu, ezinbestekoa delako denon partehartzea.

Urtarrilaren 25ean 18:30etan pankarta tailerra zegoen plazan planteatuta eta eguneanean bertan goizean udaletxetik dei bat jaso genuen esanez plazan ezingo genuela ekintzarik egin toki publikoa delako, hala ere, ez zen bertan behera utzi ekintza eta aurrera eraman zen. Honenbestez, udaletxea erantzuna eman ez eta gainera gure lana oztopatzen ari da momentu oro.

Bestalde, aipatu nahi dugu sinadura bilketa bati ekin diogula proiektuaren alde herrian gazte lokal bat lortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario