31 ene 2012

Laudioko Gazte Asanbladak otsailean burutuko dituen ekintza ezberdinak plazaratu ditu.



Laudioko Gazte Asanbladak otsailean burutuko dituen ekintza ezberdinak plazaratu ditu.  Hilabeteko lehen ostiralean, hau da, hiruan, Lucio-ren dokumentala emango dute gaztetxean. Filmaren proiekzioa arratsaldeko zazpietan izango da. Egitarauarekin jarraitzeko eta inauteriak direla aprobetxatuz, otsailaren 13an kontzertu bat antolatu dute, Lyrikan izeneko taldearena, alegia. Talde honek “reagee, rap eta raga” estiloak nahasten ditu. Gaueko 00:00etan emango zaio hasiera gaztetxean. Bukatzeko, otsailaren 24ean droga, kapitalismo eta gatazka politikoaren inguruko hitzaldia burutuko dute. Ekintza hau, baita ere, gaztetxean izango da arratsaldeko 18:00etan.
Beraz, badakizue, gaztetxera hurbildu eta disfrutatu nahi duzuen ekintza guztietan parte hartuz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario