
"Musik Gerrilla", gaur egungo kapitalismoaren kontrako mugimendu herritar modura defini daiteke, baina ez bakarrik musika arlora mugatzen dena, baizik eta horrekin batera dauden edozein kultur adierazpen ekoizpena bultzatzen dituena ere.
Horren adibide garbiena bezala musika hartu dute erreferentziatzat, eta hau kontsumitzeko dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi izan dira, eredu herritarrago batera hurbiltzeko.
Horretarako, Musikherria diskoetxean murgildutako 21 musika talde gazte arabatarrek beraien kantak batu izan dituzte lehenengoko album bat antolatzeko, Liskarra, Eztandarte, Garraxika, Enbat, edota Psikotropik, besteak beste.

Ostiral honetan, otsailak 24, diskaren aurkezpena egingo dute, Gasteizko Gaztetxean arratsalde betea aurkeztuko dutelarik. Bertan aurkituko dira argitaratu diren mila kopiak, 3 eurotan salgai. Prezio sinboliko honekin jasotako dirua hurrengo lanetan inbertituko da, bai eta musikarientzako beste laguntza mota batzuetan ere.
informazio iturria:http://www.aiaraldea.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario