4 feb 2012

Ertzaintzak desalojatu egin du Gazte Asanbladak okupatutako Landazuri Etxea

Gazte asanbladak okupatutako eraikina / A.G.A
Ertzaintzak desalojatu egin du Amurrioko Gazte Asanbladak gaztetxe bilakatzeko okupatutako eraikina. Arratsaldeko laurak aldera Lucas Rey ikastetxearen alboan dagoen etxea okupatu dute zenbait gaztek; "duela hamar urtetik zegoen hutsik". 9 lagun sartu dira eraikinera, eta handik gutxira Ertzaintzak banan banan irtenarazi eta identifikatu egin ditu. 17:00etarako mobilizazioa iragarrita zuten amurrioarrek herriko plazan okupazio honi babesa adierazi asmoz. Identifikatuetako bat hedabide honetako argazkilaria da. 70 lagun inguru bildu dira eraikinaren kanpoaldean ekimena babestera. Gazteek salatu dutenez, usurpazio delitua leporatzen diete identifikatuako 9 lagunei. Ertzaintzak aurreratu dienez, epaiketa izango dute.
Azaldu dutenez, Udalari gazte lokalaren proiektua abenduan aurkeztu zioten. Aste honetan, baina, erantzuna jaso dute: "Momentu honetan ez dagoela aukerarik". Horren aurrean, proiektuarekin aurrera jarraitzeko etxe bat okupatzea erabaki du Gazte Asanbladak.
Kazerolada eta manifestazioa
Desalojoa salatzeko manifestazioa egin dute 20:30ean. 100 lagun inguruk hartu dute parte. "9 lagun auziperatu dituzte lokal aske eta autogestionatu bat sortzen saiatzeagatik", adierazi dute. Erasoaren aurrean "apalankada masiboa" egongo da bihar 18:00etan herriko plazan.

informazio iturria:http://www.aiaraldea.com 

No hay comentarios:

Publicar un comentario