Egin Dezagun Urratsa-Egin Dezagun Bidea taldeak urtebetetik gora egin duen lanaren eta bilakaeraren ondorio eta denbora horretan egindako gogoeten emaitza da Herrira, eta joan den urtarrilaren 7an Bilbon euskal preso eta iheslarien Euskal Herriratzea galdegiteko egin zen manifestazio erraldoia izan da beste urrats bat gehiago egiteko beharrezko indarra.Aste honen hasieran eman du ezagutzera mugimenduak bere sorrera agiria. Lau helburu zehaztu ditu: euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak indargabetzea, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, iheslariei «prozesu demokratikoan» parte hartzeko aukera irekitzea eta preso eta iheslari guztiak etxeratzea.
«Ikusmolde eta izaera desberdinak izanik ere» xede horiekin bat datozenak bildu eta antolatzeko esparrua izan nahi du Herrira mugimenduak, «askotariko konpromisoei eta hainbat ekarpen motari bide eginez», agiriak dioenez.
informazio iturria:http://berria.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario