12 feb 2012

MARTXAN DA MUSIKBERBENA!!!ANIMATU ETA PARTE HARTU!!


Musikgerrillak, Arabako gazte musikarien kolektiboa, musikari ezberdinen parte hartzea sustatzeko, martxan jarri du berriz ere musikberbena.
Musikberbenaren azkenaldiko su etena eta gero, herri, auzo eta borroka ezberdinei bizitza emateko berbena prestatzen hasi gara. Musikberbena, proiektu parte-hartzailea da, non edozein musikari, bertan jotzeko aukera duen. Beraz, estilo ezberdinak elkartuz oholtzan izango gaituzue gutxi barru.
Gure proiektuaren filosofiari jarraipena emateko, jai herrikoi eta herri mugimendu zein gazte mugimenduak antolatzen dituen ekintzei babesa eman nahi diogu.Proiektu ezberdinen alde egin eta gure ekarpen kulturala eskaintzen dugu beraz. Gure esparrua kultura izanik, gazte eta herri mugimenduarentzako baliagarria izan behar diogu. Beraz, kultura, adierazpen gisa ulertzen dugun heinean, borroka ezberdinentzako arma bat izan behar du.
Musikberbena, talde eta musikarien arteko harremana sustatzeaz gain, elkarren artean musika estilo ezberdinak ikasteko aukera ematen du. Azkenaldiko joera indibidualistak eta berekoien aurrean, harremanak sustatzeko aukera paregabea da, kolektibotasun izaera bultzatzen dugun bitartean. Harreman horien bitartez, elkarrengatik ikasi, errekurtsoak amankomunean jarri eta elkarlana sortzen baitugu.
Beraz, instrumenturen bat jotzen duen edonork Musikberbenan parte hartzera gonbidatuta dago,  gurekin kontaktatu (musikgerrilleroak@gmail.com)

OHOLTAN SU ETENIK EZ!! MUSIKA ASKEA ETA ASKATZAILEA HERRITIK ETA HERRIARENTZAT!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario