Urduñako gazte asanbladaren oharra:
Urduñako gazte asanbladak 14.gazte eguna ospatuko dugu martxoaren 24an (Zapatuan).
Urduñako gazteok antolaturik aldarrikapena eta jaia ustartzen dituen eguna aurrera eramango dugu. “Oraina landuz, herria sorgindu dezagun” lemapean datorkigu aurten.
Hemendik hilabete baterako prestaketa lanari gogotsu eta ilusioz ekin diogu. Egitarau oparoa prestatzen ari gara, aldarrikapen egun hau, guztientzako gozagarri izateko asmoz. Gaueko kontzertuen artean “Zea Mays” taldea izango dugu gurekin aurten. Animatzen zaituztegu, gazte egunaren prestaketan parte hartzera, igandetan 19:00etan Fp-ko biltokian egiten dugun bileran parte hartuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario