21 mar 2012

Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu eta beste ustezko bi susmagarriren bila dabil


Ertzaintzako bi kide./ UK Berri
Atzo gauean 18 eta 19 urteko bi gazte atxilotu zituen Ertzaintzak hiru banketxeetan kalteak egitea egotzita. Gazteek ustez pintura eta harriak bota zituzten banketxe baten aurka.
Ertzaintzaren arabera Elexondo kaleko banketxe batean ikusi zituzten gaueko hamaikak aldera. Gazteak norabide ezberdinetarantz hasi ziren korrika, eta gazteetako bat momentuan harrapatu zuten. Bigarrena, aldiz, gaueko ordu batak aldera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, erasoan ustez parte hartu zuten beste bi gazteen bila dabiltza.
Bart Ertzaintzak bi susmagarri hauen etxeetara deitu zuen esanez gaur komisaldegian agertu ezean atxilotu egingo dituztela.
Atxilotutako gazteen senideek adierazi dute gauean zehar tratu "nahiko ona" izan dutela gazteek. Goizean Amurrioko epaitegian deklaratu dute atxilotuek eta epaileak esango duenaren zain geratu dira. Kalteak eragitea  leporatu diete bi gazteei.
informazio iturria:http://www.aiaraldea.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario