26 mar 2012

Urduñako gazte asanbladak okupatutako gaztetxea garbitzeko aste osorako kedadak jarri ditu


Urduñako Gazte Asanbladak (UGA) herenegun ospatutako Gazte Egunean argi adierazi zuen lan egiten eta herria sorgintzen jarraituko zuela.
Duela 5 urtetik hona UGAk lokal autogestionatu bat aldarrikatu du. Atzo, abandonatutako etxe batean sartu, eta berau gaztetxe bilakatzeko lanetan hasi ziren Urduñako gazteak.
Lokala okupatu zutenean emakume bat zuzendu zaie gazteei, eraikina berea zela esanez. Ertzainak agertu ziren gero, eta emakumearekin eta asanbladako kideekin hitz egin ostean joan ziren. Asanbladako kideek adierazi zutenez ertzainek ez zutrela inor identifikatu eta erregistroaren arabera eraikinak jaberik ez duela azaldu zuten. Hala, okupazioarekin aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute.
Gazte Asanbladaren “helburua Urduña gazte bat eraikitzea da; Urduña parte-hartzailea eta bizirik dagoena, eta horretarako gaztetxea tresna garrantzitsua da”. 
Astean zehar egun guztietan kedada jarri dute arratsaldeko bostetan etxea garbitzeko, hori dela eta urduñakop gazteriari deia zabaldu dute bertara gerturatzeko eta guztion artean gaztetxea eraikitzeko


No hay comentarios:

Publicar un comentario