Xuban Nafarreteren mezua:
Aupa gazteak!!
Jakin dezazuen gaur bertan atera naizela ospitaletik eta nahiko ongi nagoela. Bene-benetan eskertu nahi det niregatik egin dezuten guztia, oso emozionatua nago. Baina ez dezala inork eredu gisa hartu oso egun txarrak izan direlako… eta nire inguruan egon den jendeak oso gaizki pasa duelako. Ni ez naiz heroi bat, sistema ustel honen biktima berri bat baino ez, eta “zorionez” konta egin dezaket. Edonori gerta litzaiokeen eta hori da salatu behar deguna, berriro gerta ez dadin. Tamalez, badakigu zein den beti polizia errepresiboaren jarrera, eta horren aurka egin behar degu. Bestalde, greba egunean eta ostiraleko kontzentrazioan zaurituak izan ziren beste guztienganako hurbiltasuna eskaini nahi det.
Aste Santua aprobetxatuz, familiarekin herrira jungo naiz egun batzuk lasai igarotzera, oraindik ere berreskurapena motela izango delako, behintzat hurrengo eskanerra egin arte, hilabete bat barru edo. Bueltan berriro ikusiko zaituztet guztioi.
Mila esker guztioi berriro ere, bihotz-bihotzetik eta besarkada handi bat.
EUTSI IRAULTZARI GAZTEOK!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario