Bost urte igaro dira Amurrioko Gazte Asanblada sortu zenetik. Hori ospatzeko jaialdi bat egongo da datorren larunbatean, apirilaren 14ean.
Goizeko hamaika eta erdietako txupinazoarekin emango zaio hasiera egitarauari, Plazan. Gitarjiru kantautoreak, umeentzako jolasak eta herri kirolak egongo dira gero. Ondoren, Primi txapelketa egingo da frontoian, eta trikipoteoaren ostean emango zaio hasiera Herri Bazkariari San Antonen. Bazkarirako tiketak Urduñako Mugalden, Laudioko Ilargin eta Amurrioko herrikoan erosi daitezke.
Musikariak egongo dira bazkalostean, eta bost eta erdietan antzerki bat ikusteko aukera egongo da Paseoan. Kale kontzertuak egongo dira gero, Itxaropen Zikina eta Boot Boys taldeen eskutik. Bi kontzertu horiek arratsaldeko zazpietatik aurrera izango dira, Plazan.
Bederatziak laurden gutxiagotan abiatuko den mani-kalejiraren osteko kontzertuak ere plazan izango dira. Lau izango dira hamarretatik aurrera bertan kontzertua eskainiko duten taldeak: Ero,Enkore, Zopilotes Txirriaos eta Honat (erromeria). Ondoren, Black Bloters DJarekin emango zaio bukaera egunari.
Beraien aurka abian dauden epaiketak gelditzeko eskatu dute Amurrioko Gazte Asanbladako kideek . Otsailaren 3an Landazuri izeneko eraikina okupatu zuten, harik eta Ertzaintzak desalojatu zituen arte. 9 dira gertaera horregatik auziperatuta dauden gazteak, usurpazioa egotzita.
informazio iturria: aiaraldea.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario