3 abr 2012

Urduñako Gazte Eguna eta okupazioa


Gazte Eguna eta okupazioa

14. gazte eguna antolatu zuen Urduñako Gazte Asanbladak martxoaren 24an. Goizetik gauerarte, ekintza anitzez osatutako egitaraua eskaini zuten herriko zein herritik kanpoko hainbat talderen laguntzarekin. Duela hilabete batzuk, udalak biltoki bat eman zion gazte asanbladari. Asanbladako kideek, baina, lokal hori nahiko ez zela adierazi eta gaztetxe baten beharra aldarrikatu zuten. Hala, gazte eguna bukatu eta hurrengo goizean herriko eraikin huts bat okupatu zuten asanbladako kideek. Momentuz, ez dute aparteko arazo legalik izan eta eraikina gaztetxe bihurtzeko lanetan dabiltza. Hala, herriko gazte guztiak animatu dituzte asanbladaren kide izatera.

informazio iturria:http://www.aiaraldea.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario