Larunbat goizaldean geratu ziren aske ostiralean Kukutza III gaztetxearen eraisketa salatzeko istiluetan atxilotutako 3 herritarrak. Azaldu dutenez, ostiral gauean festa egin asmoz Bilbon geratu eta 5ak inguruan bizilagunek ertzaintzari deitu ostean atzeman zituzten. Hirurei edukiontziak errepidean gurutzatzea leporatzen diete. Eta, horietako bati, zaborrontziak mugitu eta pertsona bat mehatxatzea. Epailearen aurrean deklaratu ondotik, epaiketaren zain dago kasua. Gazteen adierazitakoaren arabera, larunbat arratsaldera arte Deustuko komisaldegian egon dira eta tratu ona jaso dute.
Gazteen aurkako erasoa salatzeko, ehun lagunetik gora bildu ziren larunbatean 20:00etan Laudioko plazan. "Erasoen gainetik gazteria aurrera" lemapean, kontzentrazioa burutu zuten. Asteazkenean desalojatu zuten Kukutza III. gaztetxea, eta geroztik eraikina botatzen ari dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario