Epaiaren zain gelditu dira AHTren aurkako protestan Urbinan auzipetutakoak haien artean Laudioko Aitor aspuru
Gaur goizean bukatu da Urbinan AHTren aurkako
protestaren ondoren auziperatuak izan ziren sei lagunen kontrako epaiketa.
Fiskaltzak bi urte eta erdirainoko espetxe zigor eskaerei eutsi die
manifestarien aldetik jarrera bortitzak izan zirela argudiatuz.
Defentsaren hiru abokatuek berriz, ekimenaren izaera baketsua nabarmendu dute
eta gainera ez zela pertsona ez edozein jabetzarentzat kalterik egon. Kasuen
indibidualizazio eza eta ez dela inongo frogarik aurkeztu ere azpimarratu
dute.
Epaiketa amaitu aurretik, auzipetuek azken hitza hartu dute eta
desobedientzia zibilaren defentsa egin dute. Aldi berean, manifestazioan parte
hartu zutenek eta auzipetuek jasandako kriminalizazio eta jazarpenaren salaketa
egin dute. AHTren proiektuaren aurkako hitzak ere izan dituzte.
Epaitegien kanpoan elkarretaratzea burutu dute auzipetuei elkartasuna
adierazteko.
informazio iturria:Gara
No hay comentarios:
Publicar un comentario