12 oct 2011

Laudioko ikasle abertzaleak euskal egutegiaren aldeko sinadura bilketa abian jarri du

 Laudioko ikasle abertzaleak abian jarri du euskal egutegiaren aldeko dinamika, alde batetik Euskal herriko egutegi propio bat izatea aldarrikatu eta beste alde batetik inposatuak ditugun jai egun arrotzei eskolak zein ikastetxeak irekiz eta herri eskolak antolatuz erantzungo diete. Horretarako sinadura bilketa bat aurrera eramango dute honako aldarrikapenekin:

Kaixo!

Agiri hau sinatzen dugunok zera adierazten dugu:

  1. Urriaren 12a (Hispanitate eguna), urriaren 25a (EAEko autonomia eguna) eta abenduaren 6a (espainiar konstituzioaren eguna), ikasle, langile eta guraso euskaldunoi inposatutako jai egun arrotzak dira.

  1. Gaur egun ikastetxeetan ezin dugu gure egutegi propioa erabaki, euskal herritarron oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen digutelako. Horregatik, iposaturiko egutegia salatu eta gure jai egunak aldarrikatu eta abian jartzera goaz.
Sinadura bilketa honen bidez Laudioko Ikastetxeei honakoa eskatzen diegu:

  1. Urriak 12, urriak 25 eta abenduak 6 jai egun izan arren, eskaerarik balego ikastetxea zabaltzeko aukera izatea.
  1. 2012/13 ikasturtetik aurrera Laudioko ikastetxe bakoitzean euskal egutegiaren aldeko ekimen honek plazaratzen duen eztabaidari heltzea dagozkion foro eta egituretan. Alegia, Eskola Kontseilu, Klaustro, Zuzendaritza talde zein Artezkaritza Kontseiluetan.
  1. Laudioko ikasleok publikoki egindako eskaerari ikastetxe bakoitzak publikoki erantzutea.

Era berean dei egiten dizuegu abenduaren 6ko herri eskoletan zein euskal egutegiaren alde antolatuko diren eztabaidetan parte hartzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario