Oharra:
Urriaren 25ean, EAEko autonomia eguna
jai egun arrotza dela eta, salaketa deia luzatu dute Aiaraldeko gazte
independentistek. “Gazte jaiki, Euskal Herria eraiki” lemapean,
eskualdeko Artziniega herrian lurraldetasunari buruzko hitzaldia
antolatu dute.
Hala ere, goizean zehar ere izango da
ekimenik. Batetik, Gernikan egingo diren herri eskoletan parte hartzera
deitu dute gazteria. Bestetik, 17:00etan Artziniegan lurraldetasunaren
inguruan egingo duten hitzaldira hurbiltzeko gonbita luzatu dute.
Bestalde, Laudioko gazte
independentistek mobilizazio eguna antolatu dute. 11:00etan, mural
tailerra egingo dute gaztetxean. 12:00etan, aldiz, “Autonomiarik ez, Bai
Euskal Herriari!” lemapean kontzentrazioa burutuko dute Lamuza plazan.
Arratsaldean, Artziniegako hitzaldira gerturatuko dira.
Gazteen hitzetan, jai egun arrotz eta
inposatua da urriaren 25a: “Ez dator gure izaera ez nazioarekin bat,
beraz, ez da jai eguna; Euskal Herria eraiki eta independentziaren alde
lan egiteko beste egun bat gehiago baizik”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario