19 oct 2011

GAZTETXERA BIDEAN PROGRAMA AURKEZTUKO DU AMURRIOKO GAZTE ASANBLADAK

Uda pasa arren, Amurrioko Gazte Asanbladak ez ditu oporrak hartu. Horren adibide da ostiral honetarako egin duten deialdia. Izan ere, udazkeneko programa aurkeztuko dute herrian. Azaldu dutenez, kanpaina berria prestatu dute. Kartelean laburtu dutenez, Gazte Asanbladaren bitartez gaztetxea eskuratzeko bidea egitea izango dute helburu.

"Gaztetxera bidean" lemapean 17:00etan jarri dute herriko gazteek plazan biltzeko hitzordua. Udazkeneko programaren aurkezpena, 19:00etan izango da. Eta, ondoren, herri afaria egingo dute. Gazteen esanetan, ez da girorik faltako: "Afariaren aurretik eta ondoren trikipoteoa egongo da".

informazio iturria:aiaraldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario