Pasaden astean azaroaren 20ko hauteskundeetarako boto ezkertiar eta
abertzalea eskatzeko Lip Dub-a egiteko lehen bilera irekia egin genuen.
Bilera horretan parte hartu genuenok hainbat gauza adostu genituen,
tartean Lip Dub-aren abesti eta ibilbide posibleak.
1)Abestia Betagarri taldearen “Bidea gara” izatea adostu genuen.
2)Ibilbidea Laudioko Skate Parketik Herriko Plazara egitea proposatu
genuen (hurrengo bileran bide hau gehiago zehaztu beharko genuke).
3)Ibilbidean zehar bozka (gutun-azal batean sartutako papeleta) esku
batetik bestera pasatzea pentsatu genuen, eta ibilbidearen bukaeran
gutun-azal hori “urnan” sartzea. Hala, gutun-azal hori herriko eragile
ezberdinen eskuetatik igarotzea da asmoa (etxerat, esker abertzalea,
ikasle abertzaleak etbr. etbr.); horrek markatuko luke bideoaren
erritmoa.
Baina guzti hau oraindik nahiko gordin dago, eta denbora gure kontra
daukagu. Horregatik, bigarren bilera ireki bat deitzen dugu ostiral
honetarako. Bilera arratsaldeko 18:30etan izango da Laudioko gaztetxean.
Bertan goian aipatutako erabakiak birplanteatu edota berretsi egingo
ditugu eta behar diren prestakuntza guztiak aurrera ateratzeko
lantaldeak osatuko ditugu. BERAZ, ANIMATU ETA ETOR ZAITEZTE, GUZTION
PARTE HARTZE, IDEIA, ETA PROPOSAMENAK GARRANTZITSUAK BAITIRA!!!
ZABALDU DEZAGUN DEIALDI HAU AIARALDEA ZIBERNETIKO OSOAN ZEHAR
No hay comentarios:
Publicar un comentario