11 dic 2011

"BEHARREZKOA DA MINIMO BATZUK BETEKO DITUEN LOKAL ANITZA ETA AUTOGESTIONATUA"

Garazi Dorronsoro, gazte asanbladako kidea / Aiaraldea
Garazi Dorronsoro (Amurrio, 1990) Amurrioko gazte asanbladako kidea da. Gazte asanbladak antolatutako Udazkeneko programaren baitan murgilduta dabil. Eta, herriko gazteria zipristintzeko prest.
Larunbat honetarako gaztetxearen aldeko jaia antolatu duzue, zer egongo da?
Programa anitza antolatu dugu larunbaterako:17:00etan hasiko da  Sk8 eta BMX erakustaldia; ondoren, 19:00etan,  pilota txapelketa herrikoia frontoian; gero, 20:30etan, manikalejira plazatik Matiasera, Ugaoko gazte asanbladaren batukadaren erritmoz eta bukatzeko, Matiasen, 22:00etan, kontzertuak hasiko dira: Itxaropen zikina, Aske, Siroka, Egurra ta kittoDJ dantzetan jarrai. Tartean ekitaldia egongo da. Gogoratu nahi dugu Matiasen txosna egongo dela gau osoan zehar eta bertan bokatak egongo direla salgai. Gainera, gaztetxearen aldeko zozketa egunean bertan egingo da ekitaldia bukatutakoan.


Zertarako eskatzen duzue gaztetxea?
Amurrioko udalak gazteontzako antolatzen omen dituen ekintzak urriak direla ikusita, eta, gainera gazteon betebeharrak asetzen ez dituztenez, 4 urte baino gehiago daramatzagu gazteok herriko gazteontzako ekintza ezberdinak antolatzen. Hauek burutzerako orduan arazoak planteatu zaizkigu sarritan, infraestruktura faltarengatik.
 Horretaz gain, umeek adibidez badaukate "gazte"leku bat beraien aisialdirako, eta herriko nagusiek ere badituzte publikoak diren beste hainbat espazio.
 Bestalde, jakin badakigu, Amurrion ezertarako erabiltzen ez diren eraikin huts publiko ugari dagoela. Gainera herriko gazteria lonjetan bilduta dago eta galdu da elkarren arteko komunikazioa, hori berreskuratzeko lonjetan biltzeko ohitura hori desagertu behar da.
Arrazoi hauengatik, beharrezkoa ikusten dugu minimo batzuk bete beharko lituzkeen lokal baten beharra (herriko erdigunean bertan egotea, edukiera minimo bat izatea, ura eta elektrizitatea edukitzea...), anitza eta autogestionatua litzatekeena.
Udazkeneko programaren barruan ekintza mordoa egin dituzue. Zelako balorazioa egiten duzue kanpainaz?
 Udazkeneko kanpainaren barruan Batukada tailerra, hitzaldiak...antolatu ditugu eta pixkanaka-pixkanaka herriko gazteen erantzuna zabalagoa dela ikusi dugu. Oraindik ere lan ugari dugu herrian egiteko baina gazteria esna dagoela eta alternatiba gogoekin dagoela erakusten ari da, beraz, balorazioa positibotzat hartzen dugu.
Aurrera begira zein da zuen asmoa?
 Herriko gazteen problematikei alternatibak sortzea eta eraikitzea da helburu nagusia, betiere, gazteen ikuspegitik eta gazteentzako eta gazteak asanbladan antolatu daitezen gero eta zabalagoa eta anitzagoa izan dadin. Horregatik, eta tresna bezala, lokal bat eskatzen dugu beharrezkoa dugulako espazio bat ekintzak burutzeko. Eta horretarako sinadura bilketa bat egingo dugu eta deia luzatzen dugu sinadura bilketa masiboa izan dadin. Gainera, gazte lokala eskatzeko planteamendu bat egin dugu eta laster zabalduko dugu herrira

informazio iturria: aiaraldea.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario