
Haatik, abenduaren 16an "Gaixo
larriak askatu!Biguri askatu" plataformak deitutako manifestazioari babesa
eman nahi diogu Laudioko gazte independentistok. Egoera salatzeko, egun osoko
mobilizazioa egingo da herrian zehar: gose greba, atxikimendu bilketa, kontzentrazioa
eta Amurrioko manifestaziora joateko deialdia. Era berean, Biguri eta beste
euskal preso politikoen eskubideen defentsan abenduaren 31an Martutenera egingo
den martxara hurbiltzeko deia luzatzen diogu gazte orori.
Alabaina, Biguriren egoera ez da
salatzeko dugun arrazoi bakarra. Julen Fernandez, Josu Garcia eta Manu Gonzalez
herriko presoek ere, hogeina urteko espetxe zigorra bete dutela jada.
Zigorraren 3/4ak beteta dituztenez gero, legearen arabera kalean aske egon
beharko lukete. Alabaina, estatu espainiar eta Frantziarraren erabaki
politikoagatik preso jarraitzen dute.
Horregatik, abenduaren 16an, 31an eta urtarrilaren 7an egingo
diren herri mobilizazioetan...gazteok kalera!
GAZTE INDARRAZ PRESOAK ETXERA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario