4 dic 2011

BIGURI ASKATU HERRI PLATAFORMA SORTU DA AIARAKOA DEN JOSE ANJEL BIGURIREN BEREHALAKO ASKATZEA ESKATZEKO. AURKEZPENA ABENDUAK 2an IZAN ZEN AIARAKO UDALETXEAN

prentsaurreaGure auzokidea den Jose Angel Bigurik pairatzen duen gaixotasun larriaren aurrean : BIGURI ASKATU plataformatik Aiarako presoa den Jose Angel Biguriren berehalako
askatzea eskatzen dugu.
Martutene kartzelan espetxeraturik, Bigurik gaixotasun larria pairatzen du eta duela
egun batzuk Donostia ospitalean ebakuntza egin diote.
Halaber, gogorarazi nahi dizuegu Bigurik 1989ko irailetik dagoela preso, hau da,22 urte baino gehiago espetxeratuta. Beti egon da estatu espainiarreko kartzeletandispertsaturik, bere etxetik 600 km baino gehiagora; zigorra osorik dauka beteta bainabetiko kartzela-zigorra dakarren 197/2006 doktrina aplikatzearen ondorioz, kartzelan segitzen du.


Horregatik, berehala askatzea eskatzen dugu, baita gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten gainerako euskal presoak ere.
Kartzela-politikak utzi egin behar dio errepresio eta erabilera politiko tresna izateari eta konponbide demokratikorako tresna bihurtu.

Hortaz, dispertsioa deuseztatzea, preso gaixoak askatzea eta biziarteko kartzela-zigorra dakarren 197/2006 doktrina aplikatzeari uztea ezinbestekoak direla uste dugu baita bakardade, isolatze egoerak eta erasoen
ezereztea ere.
 

Indarrean dagoen kartzela-politikaren erantzuleei dei egiten diegu urratsak egin
ditzaten euskal gizartearen gehiengoak markatzen duen norabidean : kartzela-politika honen amaiera, kartzelaraturik dauden pertsonen eskubideak errespetatzea eta pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuak izango diren jokalekua sendotzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario