5 dic 2011

IKURRIÑA FORU PLAZAKO MASTAN IGO ZUTEN ATZOKO OMENALDI HERRIKOIAN


Ikurriña Foru plazako mastanUrduñako Foru plazako mastan ikurriña ageri da berriz ere; atzo, hiriko hainbat eragile politiko eta kulturalek ikurrinari omenaldia egin eta aduana zaharraren aurrera itzuli da hainbat urte handik kanpo eman eta gero.
Urtero legez, jai giroan ospatu da ikurriñari eskeinitako omenaldi herrikoia Urduñako Foru plazan; dantzak, musika, bertsoak... ez dira falta izan. Antolatzaileek, hiriko hamar bat talde alegia, Urduñako plazak historian izan duen paperaz mintzatu dira, muga eta topaleku izanak markatu baitu udalerriaren ibilbidea, horregatik plaza hain esanguratsuan "euskaldunok batzen gaituen ikurra" berrezartzeak antolatzaileak asetu ditu. Izan ere, udalari mastan ikurriña jartzeko eskatu zuten eta EAJ zein Bildu alderdiek begi onez ikusi zuten egitasmoa, eta aldeko botoa eman zuten.
Ikurriña Foru plazako mastan igo zuten atzoko omenaldi herrikoianEspainiar bandera jartzeko eskakizunak markatutako ospakizuna
Omenaldiak denboran bat egin du estatuko abokatuak Bizkaiko Auzitegi Probintzialari udalak espainiar bandera jartzeko eskakizunarekin. Antolatzaileak gai honi buruz modu zuzenean aritu ez badira ere, "inposaketen aurrean euskaldunak batzen dituen ikurra"-ren alde azaldu dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario