Gaixo larriak/Biguri askatu! Herri Plataforma aurkeztu zuten Arespalditzan aiaraldeko hainbat eragilek ostiralean egindako prentsaurrekoan. Jose Angel Biguri, 22 urtez preso dagoen Menagaraiko bizilagunaren osasun egoeraz kezkatuta, berehalako askatzea eskatu zuten, baita gaixorik dauden gainontzeko euskal presoentzako ere. Izan ere, ebakuntza egin berri diote Jose Angeli eta espetxeratuta jarraitu ezkero bere egoerak izan dezakeen garapenagatik kezkatuta azaldu dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario