arratsaldeko manifestazioak 300 lagunek egin zuten protesta
|
Jose Angel Biguri preso aiararra eta gaixo larriak askatzearen alde mobilizazio ugari egin ziren aiaraldean atzo. Bigurik 22 urte daramatza kartzelan, eta ETAkide izatea egotzita 20 urteko zigorra ezarri zioten. Kondena beteta duela-eta, kalean egon beharko luke. Alabaina, 197/2006 legearen bitartez preso segitzen du. Gaixotasun larri bat duenez gero, egun Martuteneko kartzelan dago.
Hori dela eta, Biguri eta gaixo larriak askatu herri plataformak manifestazio isila egin zuen atzo Amurrioko kaleetan. Baita gaixo larrien inguruko hitzaldia ere.
Mobilizazio ugari
Gazte independentisten kontzentrazioa laudion |
Presoen eskubideen alde baraualdia deitu dute zenbait eragilek aste honetan zehar. Laudion, esaterako, Bilduk eta gazte independentistek gose greba eta kontzentrazioa burutu zuten. Gazte independentistek presoen eskubideen alde 200 atxikimendu batu zituzten goizean zehar, eta eguerdian 50 lagun inguru elkartu ziren "Bizi arteko zigorrik ez! Biguri askatu!" lemapean egindako mobilizazioan. Arratsaldean, aldiz, 20 lagun baino gehiago bildu ziren "Km0" dokumentalaren emanaldian.
Urduñan, ordea, itxialdia egin dute udaletxean 15:00etatik 18:00etara dozena bat lagunek. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, kontzentrazioa egin dute foru plazan 35 herritarrek.
informazio iturria:http://www.aiaraldea.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario