Laudiotik Egin Dezagun Bideako kide eta herritarrok LARUNBAT HONETAN BILBON izango den MANIFESTAZIO NAZIONALean parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera abiatuko den martxa historikoa izango denaz ziur gaude,eta guztion artean bihurtuko dugu KOLOSALA. Zatoz!
Laudioko preso politikoen egoera honakoa da:
- Julen Fernandez Valladoliden espetxeratua 275 km.tara, 22 urtez preso. 2011n irten behar zuenean urte guzti hauetan pilaturiko erredentzio guztiak kendu dizkiote eta 2015erarte luzatu diote bidegabeki zigorra. Zigorraren 3/4ak aspaldi beteak.
- Manu Gonzalez Sevillan espetxeratua 910 km.tara eta 22 urtez preso. Zigorraren 3/4ak aspaldi beteak.
- Aitor Kortazar Clairveauxen espetxeratua 1100 km.tara eta 8 urtez preso.
- Patxo Murga Leonen espetxeratua 297 km.tara eta 4 urtez preso. 70 urte bete berri ditu eta kalean egon beharko luke legearen arabera.
- Isidro Murga Leonen espetxeratua 297 km.tara eta 4 urtez preso.
- Pablo Gorostiaga Herrera de la Manchan espetxeratua 566 km.tara. Honek ere 70 urte bete berri ditu eta legearen arabera kalean egon beharko luke.
- Alaitz Aramendi Fresnes Cedexen dago espetxeratua, etxetik 919 km.tara. 4 urte darama preso oraindik epaiketarik egin ez diotenean. Kanpoan behar luke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario