4 ene 2012

Urbinako gertakariengatik zazpi hilabeteko gartzela zigorra

Urbinako gertakarietako zenbait eszena
Aitor Aspuru laudioarra eta beste hiru aktibistari zazpi hilabteko gartzela zigorra ezarri berri die Gasteizko Epaitegiak 2009an Urbinan (Araba) AHTaren eraikuntzaren kontra eginiko protestaldi batzuen ondorioz.
Epaileak istiluak eragiteaga egotzi izan die epaituriko lauei eta beste biri Ertzaintzaren aurrean beren identifikazioa burutu nahi ez izateagatik. Epaiturikoen artean iragan urrian Nafarroako lehendakari den Yolanda Barcinari tarta bat burura bota izan zion Julio Villanueva ere aurkitzen da, ekintza honegatik jada hainbat urteko gartzela zigor baten eskakizunaren pean aurkitzen delarik.
Auzipetuek dagoeneko adierazi dute helegitea aurkezteko asmoa daukatela erabaki honen inguruan.

informazio iturria:http://www.aiaraldea.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario