Herenegun, urtarrilaren 31n, 13.00etan burutu zen bileran, gazte lokalaren proiektuaren inguruko erantzuna eman zion Amurrioko Udaletxeak Gazte Asanbladari. Azken hilabeteotan, Amurrioko Gazte Asanblada lan eta lan ibili da herriko gazteon lokala izango dena eskuratzeko. Abenduaren 23an gazte lokalaren proiektua aurkeztu zioten udaletxeari, eta ordutik aurrera erantzunaren zain egon dira herriko gazteak, nahiz eta udaletxearen borondatearekiko itxaropena nahiko eskasa izan. Azken asteotan, udaletxearen jarrera pasiboa salatzeko mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte, urtarrilaren 31n, jaso behar zuten erantzuna aurreikusten baina hura baldintzatu nahian.
Eguerdiko 13.00etan izan zen bilkura (Gazte Asanblako ordezkarien eta PNV-EAJk gidatutako udalaren ordezkarien artean), eta erantzuna inor gutxi harritu zuena: EZETZA. Antza denez, udaletxeak ez dauka dirurik… zertarako? Herriko gazteek autogestionatuko duten gazte lokal bat -udaletxearentzat inolako kosturik suposatuko ez duena- eskaintzeko. Horren aurrean geldirik ez dela geratuko iragarri du Amurrioko Gazte Asanbladak, eta gaztetxera bidean, hurrengo egunetako mobilizazioei adi egoteko deia luzatu dio Amurrioko gazteriari.
informazio iturria:http://www.gazteiraultza.info/1.5/?p=2088
No hay comentarios:
Publicar un comentario