GAZTE INDEPENDENTISTEN OHARRA:
OTSAILAREN 4an BI ZITA GARRANTZITSU
Otsailaren 4an bi manif
estazio garrantzitsu izango ditugu Euskal Herrian. Bata sindikatu eta eragileek Bilbon “Mugi gaitezen gure eskubideen alde” lelopean deitu dutena eta bestea zenbait herri eragilek Donostian, makro proiektuen aurka deitu dutena.

Badira hiru urte kapitalismoak porrot egin duela esan genuela. Baina Sarkozyk 2008an esandakoari jarraituz, sistema kapitalista are basatiagoa eraikitzen ari dira. Banku eta oligopolio erraldoiak Estatuek oparitutako diruarekin aberasten ari dira, gure diruarekin. Eta bitartean patronalak zenbait sindikaturen konplizitatearekin langabezia areagotu eta lana prekarizatu baizik egiten ez duten erreformak onartzen ari dira. Estatuak merkatuen esanei men eginez murrizketak egiten ari dira laguntza publikoetan, hezkuntzan, osasunean eta kulturan.
Urteetan langile borrokaz lortutako eskubideak modu bortitzean kentzen ari zaizkigula ikusten ari gara.
Gazteon egoera ere ez da gozoa. Murrizketen ondorioz, emantzipaziorako 210 euroko laguntza izoztu du Raxoiren gobernuak. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan ere murrizketa nabarmenak egin dituzte -%7 EAEn eta %10-20 Nafarroan-. Esan gabe doa sektore kaltetuenak gazte, emakume eta etorkinak garela. Laguntza hauen ezak kalte handia egingo digu gazteoi, askori langabezia saria ere amaitu zaielako.
Enpleguari dagokionean gazteon kontratuen %95a aldi baterakoak dira. Ez etorkizuneko aurreikuspenik, ez egonkortasunik. Patronalak kaleratzeak merkatu ditu gainera. Honela ametsa da pentsio plan duina egitea. “Praktika kontratu” deritzona ere gehitu behar da. 18 eta 25 urte arteko gazteak 426 euroko soldata miserablearekin lan egitera behartzen ditu, langileoi dagozkigun gainerako eskubiderik gabe gainera.
Bitartean langabezia gora doa etengabe. EAEn langabetuen %24 16 eta 24 urte arteko gazteak gara. %12 gara 25 eta 44 urte artekoak. Nafarroan langabeen %21,8 16 eta 29 urte artekoak gara abenduko datuen arabera.
Laguntza sozialetan, kulturan, osasunean eta hezkuntzan murrizketak egiten ari diren bitartean, AHT bezalako makro proiektuetan dirua xahutzen jarraitzeko apustua egin dute. %27 igo dute Euskal Y egiteko aurrekontua. Nafarroan aurrekontuaren ia erdia xahutuko dute AHT egiten.
Krisia ez da ordea, ekonomikoa soilik. Garapen eredua bera da krisian dagoena eta sakoneko aldaketa behar duena. Egungo bizi maila eta eredua ez da jasangarria Lurrarentzat. Izadia pikutara doa honela jarraitu ezkero.
Burujabetza politiko eta ekonomikoa ezinbestekoa dugu bestelako politikak sustatu ahal izateko, beharrezkoak ez diren proiektuak gelditzeko (eta gehiago ez egiteko) eta krisi ekonomikoa gainditzeko kapitalismoaren lurzoru lokaztutik irtenda. Hala, hasieran aipatutako bi manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen diogu gazteriari.
Gazte independentistak
2012ko otsailaren 1ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario