Musika
gustuko al duzu? Baduzu talderik? Aiarako 2012ko
San
Prudentzio jaietan jotzea gustatuko litzaizuke?
ANIMATU
ETA PARTE HARTU!!! AUKERA EMATEN DIZUGU!!!
AIARA
FOLK-ROCK
Aiarako
2012ko San Prudentzio jaietako pop-rock musikaren jaialdia izango da,
eta Aiara
inguruko gazteen taldeak izan
nahi ditu protagonista.
Aiarako
Udalak, beraz,
oso era errazean eta doan parte hartzera animatzen zaituzte: geure
jendaurrean jotzeko gogoa besterik ez da behar.
AIARA
FOLK-ROCK
egitasmo
soziokultural berria eta berritzailea da gure eskualdean, eta
funtsezko
helburu bi ditu:
- Gazteen eta nerabeen artean sustatzea musikaren eta kulturaren balioa.
- Talde berri gazteenei aukera ematea euren burua ezagutarazteko.
I.
AIARA
FOLK-ROCK
2012 OINARRIAK:
1.-
AIARA
FOLK-ROCKen
ez dugu inolako musika estilorik baztertzen: musika estilo guztietako
gure talde berriek, kontratu diskografikorik ez dutenek, har dezakete
parte jaialdian. Zehazki, Aiara inguruan bizi diren (musika taldeko
kide gehienak) eta 16 urte baino gehiago dituzten (adingabeak euren
legezko tutoreen baimenaz) artistek, taldeek zein bakarlariek, har
dezakete parte.
2.-
Jaialdian
lan berriak zein bertsioak abestu ahal izango dira, 60 minutuz
gehienez ere.
3.-
Ez
da playbackik
onartuko. Bakarlarien kasuan, aldiz, musika tresnen soinua playback
bidez erabiltzeko aukera egongo da.
4.-
Izenak martxoaren
12ra arte eman
ahal izango dira Aiarako udaletxean. Horretarako, Udalaren
eskabide-orri bat bete behar da, jaialdian parte hartu nahi dela
esanez. Eskaerarekin batera, honako hauek ere zehaztu beharko dira:
-
Taldekideen
edo bakarlariaren izen-abizenak eta adina.
-
Musika taldearen izena, musika estiloa eta emanaldiaren
aurreikusitako iraupena.
-
Helbidea, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa.
-
Adingabeen
kasuan, legezko tutoreek sinatutako baimena.
5.-
Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Udala jarriko da
harremanetan interesdunekin.
6.-
Udalak honako hauek jarriko ditu jaialdian parte hartzen dutenen
eskura:
-
Eszenatokia.
-
Soinu eta argi tresneria.
-
Parte hartzaile guztientzako oparitxoa.
-
AIARA
FOLK-ROCK
jaialdiko parte hartzaileei buruzko propaganda argitaratzea eta
zabaltzea inguruko komunikabideetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario