2 mar 2012

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Parekidetasun batzordeak ekintzaz beteriko programazioa antolatu egin du.


Bazkarira joateko kartela.
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta horrekin batera Urduñako parekidetasun batzordeak honako programazioa antolatu egin du.
Martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan Tribial  feminista lehiaketa izango da Kultur Etxean.
Martxoaren 8an, goizeko 12:00etan udal aurrean kontzentrazioa egingo da. Ondoren Loraldi Elkartearen eskutik, Urduñako Bainuetxean bazkaria egingo da. Izena emateko Gizarte Ongizate Sailan izango da. Egunari amaiera emateko Bilboko manifestaldira joateko deia luzatu egingo da, "Murrizketak gora eta behera emakumeok kalera" lelopean.
Martxoaren 9an, arratsaldeko 19:00etan batukada tailerra egingo da Kultur Etxeko areto nagusian eta ondoren Urduñako karriketatik ibilbide bat egingo da. Ondoren, arratsaldeko 20:30etan “Poteo feminista” egingo da Gazte Asanbladaren eskutik.
Martxoaren 10ean, eguerdiko 13:00ean "Munduko emakumeak" World kafea egingo da. Ekintza honek kultura desberdinetako emakumeen arteko solasadian datza. Ondoren Adi Emakume Taldeak bazkaria antolatu egingo du Mariaren Lagundiko Ikastetxean. Tiketak Marraskin, Hirian, eta Mugalden salgai izango dira 8 euroren truke. Bazkari ostean, poteo feminista antolatu egingo da.
Martxoaren 11an, goizeko 11:30etan "Berdintasunaren bidean" martxa antolatu egingo  da eta bertoko 3 ekoizle emakumezko bisitatuko dira euren lana ezagutzeko.Ondoren hamaiketako egingo da.
Martxoaren 15ean, arratsaldeko 17:30etan  Amaia Yaniz argazkilariaren eskutik, argazki-erakusketa egingo da  Kultur Etxeko areto nagusian.Ondoren, 19:00etan  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren diagnostiko bilera egingo da Kultur Etxean. 
Martxoaren 16an, arratsaldeko 19:00etan "Emakumea eta Literatura" hitzaldia egongo da Toti Martinez de Lezearen  eskutik, Aduana Bainuetxean.
Azkenik martxoaren 27an, arratsaldeko, 18:30etan  Agroekologia foroan, ekofeminismoari buruzko hitzaldia egingo da Jone Martinez Palacios adituaren eskutik.
Ekintza hauetaz aparte, Loraldi Elkarteak, urte osoan zehar egindako lanen erakusketa egingo du martxoaren 5etik 11ra arte Kultur Etxeko areto nagusian.
informazio iturria:http://www.aiaraldea.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario