M29 Greba Orokorra. Goizeko Kronika
Grebak oihartzun nabaria izan du Aiaraldean goizez. Laudio, Amurrio eta Urduñan lan-uztea handia izan da eta piketeek ez dute lan askorik izan. Laudion Guardianeko behargin batzuk bere txanda hasi baino lehen joan dira lan egitera grebalariak saihesteko.
Guardianera joan eta gero, piketeak Vidrala enpresara hurbildu dira. Polizia ugari agertu da enpresa honen sarreran eta tentsioa ere bizi izan da. Ondorioz, pertsona bat identifikatu dute Ertzainek. Geroago, aiaraldea.com-eko beste pertsona bat identifikatu dute poliziek bideokamara batekin grabatzeagatik. Gainera, grabatutako bideo bat ezabatu diote.
Ez da denbora asko pasa beste hiru pertsona gehiago identifikatu dituzten arte. Horren ostean, grebalariak Herriko Plazan elkartu dira Laudion. Bidean, Ertzaintzak kotxe bat gelditu, miatu eta beste grebalari bati identifikatzea eskatu dio. Piketeek irekita zeuden banketxeak itxi dituzte eta Asepeyon ere gelditu dira. Hor, polizia bi gazte harrapatzen saiatu da, baina bakarra identifikatu eta salatu dute, desobedientzia leporatuta.
Amurrio, Aiara, Urduña eta Okondon egon dira piketeak ere
Amurrio aldetik piketeek ez dituzte enpresa asko irekita aurkitu. Gehienetan aparkeluak hutsik zeuden. Murgan, Aldaiturriaga Poligonoan -hemen Ertzaintzaren kotxe kamuflatu batek istripu bat eragin du; gidaria balaztatu duenean, lanera moto baten gainean zihoan behargin batek topo egin du berarekin-, Maskuribain eta Inauxa Poligonoan pertsona gutxik egiten dute lan. Degisak eta Marmolerías Nervión-ek ireki dute bakarrik. Azkenengo tailer honetan barruan zeuden hiru pertsonek grebalariekin eztabaidatu dute.
Herrian bertan, bai Urduñan, bai Amurrion, jarraipen zabala izan du grebak, Artziniegan, ordea, taberna gehienak itxita egon dira, baina denda batzuk ireki dute eta Udaletxean pertsona bakarrak egin du lan.
Okondon, aldiz, negozio gehienek itxi egin dute baina Udalak ez du grebarik egin.
Mobilizazio gehiago
Greba orokorra: arratsaldea
2012.Mar.29
Arratsaldeko 18:00etan eskualdeko manifestazio bat antolatuko zen. ELA eta LAB sindikatuek deitu zuten mobilizazio hau eta Laudioko Herriko Plazatik abiatu zen. Jende ugarik parte hartu zuen eta herria guztiz geldirik zegoen. Horrela jarraitu zuen gaua heldu arte, bakarrik Batzokia ireki ireki zituen bere ateak erdialdean.
Amurrion, piketeak arratsaldez, ia gauez, berriro atera ziren kalera eta ireki zuen taberna bakarra itxi zuten.
Bideo gehiago
Gure qik kontuan bideo gehiago aurkituko dituzue, hauek bereziki arratsaldeko manifestazioaren irudiak jasotzen dituzte.
informazio iturria:http://www.aiaraldea.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario