Aiaraldeko independentistok datorren igandean Iruñean ospatuko den Aberri Egunerako deialdia egin dugu, gaur apirilak bat, Urduñako Foru plazan.Aurtengo Aberri Eguna, gaztelar eta aragoar armadek Nafarroako erresumari eginiko erasoaren bostgarren mendeurrenak markatzen du; euskaldunok, urteetan, borrokatzen dihardugu gure izateari eusteko, herri gisa bizi irauteko. Guztiok batu eta gure herriaren jabe izateko pausoak emateko unea iritsi da.
Historiak emaniko ikasgairik garrantzitsu
ena etorkizuna, egunez egun eraikitzen dela izan delakoan gaude. Guk, zuek, nik edo zuk gaur egindakoaren arabera, idatziko da etorkizunean historia.
Gauzak horrela, gaur ereindakoa bihar loratu dadin, datorren igandean Independentista sareak Iruñean antolaturiko ospakizunetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu eta, baita ere, egun horretan balkoietan ikurriña eskegitzeko ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario