10 may 2012

Udalaren traba etengabea eta "kriminalizazio kanpaina" salatu ditu Gazte Asanbladak

Amurrioko gazte asanbladaren urteurrena / Aiaraldea
Amurrioko Gazte Asanbladaren iritziz, udala gazteen aurkako “kriminalizazio” kanpaina egiten ari da. Josune Irabien -alkatea- eta Eder Sanchez -gazteria zinegotzia- jo dituzte egoeraren erantzuletzat.
Azaldu dutenez, apirilaren 14an ospatu zuten gazte asanbladaren urteurrenean, trabak izan ziren udalarengandik jasotako bakarra: “Eguraldiaren iragarpena eskasa zela jakinda ere udaletxeak karpa jartzeari uko egin zion murrizketa ekonomikoak aitzakiatzat jarriz. Zein murrizketa egon oda gazteria arloan ez baldinb ada zentimorik ere bideratzen urte osoan zehar?”. Gazteen arabera, tasak ez ordaintzeagatik txosna muntatzea debekatu zieten, “eta haiek onartutako materialaren parte bat goizean zehar bilatzen ibili behar izan ginen.
Bando bat jartzeagatik salaketa
Urteurrenaren harira, Josune Irabienek kontzertuak egin ziren eremuko bizilagunei bidalitako gutuna ere salatu du Gazte Asanbladak. “Egun horren kontrako hainbat lerro idatzi zizkien bizilagunei, gure konra jartzeko asmoarekin. Traba guztiak salatzeko egin genuen bandoagatik salaketa ipiniko digula zioen”, erantsi dute.
Duela bi hilabete okupatu zuen Gazte Asanbladak Landa Zuri etxea. Udalaren aginduz, Ertzaintzak desalojatu egin zuen, 9 gazte epaitu zituztelarik. Haatik, udala gazteen aurkako “kriminalizazio kanpaina” egiten ari dela uste du asanbladak.
“Hamaika proiektu, ideia eta amets errealitate bihurtzen jarraitzeko” ostegunero 17:00etan Kultur etxean egiten dituzten asanblada irekietan parte hartzeko deia luzatu dute. “Gure bidean jartzen duten traba bakoitzeko beste mila bide irekiko ditugu”.

informazio iturria: aiaraldea.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario