AIARALDEARREN OHARRA:

Aurtengo otsailean, 2003an ezker abertzalearen legez kanporatzea salatzeko egindako protesta bategatik urtarrilean epaitu zituzten 19 aiaraldear. Auzitegi Nazionalak bi lagunei urte bateko espetxe zigorra ezarri die, eta gainontzeko auzipetuei bi hilabeteko zigorra. Kartzela zigorrez gain, zigor ekonomiko handia jaso zuten aiararrek. Epaiketa honek, eta orohar, azken urteetan aiaraldean pairatutako errepresio ekonomikoari aurre egiteko elkartasun kontzertu bat antolatu dugu. Maiatzaren 19an, larunbata, ospatuko da Aretako (Laudio) frontoian, gaueko 9etatik aurrera. Honoko taldeek hartuko dute parte: IZATE FALTSUA, GOVERNORS, KOP eta NON SERVIUM.